User Profile

None

IzaBetizua@paperjale.eus

Joined 1 month ago

This link opens in a pop-up window

IzaBetizua@paperjale.eus's books

View all books

User Activity

The Sumage Solution (San Andreas Shifters, #1) (2017) 5 stars

Identitate jokoa

5 stars

Marine Biology ondoren, gizotso taldea Bay Area-ra lekualdatu eta lan bila dabiltzatela ikusten dugu. Momentuz queer lagun baten kontaktu bidez alokairu bat lortu dute baina ez dakite noizarte ibili ahalko diren horrela, eta beraien egoera finkatu nahiko lukete. Ondorioz, Biff, anaia, DURPS gizaki magiko eta fantastikoentzako instituzio (nahiko sekretibo) -ra bidaltzea erabaki dute. Bestalde, Max, funtzionario gazteak, ez du gizotsorik baimendu nahi; jada badu arazo nahiko, bere aita zenduaren hitzetan, azti akastun gay defektua izanik, eta ez ditu gizotso motorzale, zakar eta queerfobo batzuk bere ingurugiroan nahi. Hau, noski, guztiz aldatzen da Biff, edo benetan, Bryan ezagutzen duenean.

Denok behar dugu halako Bryan bat bizitzan. Beno, agian ez hain sexu-positiboa; hemen bai egiten dute txortan! Ez da denen gusturako, noski, pasarteak sexu eszenekin tartekatzen dira eta, bereziki hasieran. Ni gustora, baina honek sexualitatearekin du zerikusia azkenean. Gerora, amodioa korapilatzean, beste elementu gehio txertatzen dira, fantasiazko munduaren izaera azaltzeko eta hala, …

Marine Biology (San Andreas Shifters, #0.5) (2011) 4 stars

Itxura ona

4 stars

"The Sumage Solution" hasi baino lehenago irakurtzeko eskatu zigun lagunak. 40 orrialde inguruko ipuin txiki bat da preludio bezala funtzionatzen duena.

Aro garaikidean oinarritutako gizotso eta beste izaki fantastikoen egoera ezartzen du, mutilarteko maitasunean zentratuz.

Nahiko arraroa egin zait termino espezifiko batzuen esanahia aldatu delako gizotsoen ordena hierarkikoa azaltzeko baina bestalde, hierarkia honen bereizgarritasunak aproposak iruditu zaizkit gerora begira.

The Lightning-Struck Heart (Paperback, 2019, BOATK Books) 5 stars

Once upon a time, in an alleyway in the slums of the City of Lockes, …

Kar kar

5 stars

Fantasiazko mundu oso bitxia pertsonaia bereziez gainezka. LGBTQ kideei zuzendutako lehenetariko liburu izan da niretzat, eta gustora.

Oso barregarria da gay amodiozko istorio bat izateko. Sexu broma ugari egiten dira, eta gehiegikeriak ondo neurtuak daude. Fetitxeak eta gustu bitxiak harro azaleratzen dira, erruki ala lotsa sentitu behar izan gabe.

Egia da gazte-joera gehiegi izan ditzakela (furry lagun batek hori "tumblr writing" bezala deskribatu zigun eta arrazoia eman behar izan genion), baina erromantzearen garapena nahiko organikoa da. Bereziki, protagonistaren magia egiteko ahalmenarekin lotuta dago eta horrek ezinezkotasun puntu bat ematen dio.

Normalean mundu baztertzaile batek ezartzen du Romeo eta Julieta erako egoera hori, baina kasu honetan ez; mundua justu kontrakoa da, guztiz inklusiboa, non erregeak berak gay ezkontzak hitzartzen dituen, non poligamia erlazioak egiten diren eta non azalpeko munduko negozioak emakume trans mardul batek eramaten dituen. Eta hala ere protagonistak (eta bere crush-ak ere) gerturatzeko arazoak izateko moldatzen dira.

Bitxi-bitxia eta …